Euskararen aldeko politika publikoak eraginkortu eta erakundeen arteko lankidetza sakondu nahirik, proiektu elkartuen dinamikan ari dira elkarlanean Gipuzkoako Udalak, Foru Aldundia eta UEMA. Proiektu elkartuen lehen emaitza gisa, Gipuzkoako 36 udalek, Urola Kostako mankomunitateak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratazioetarako hizkuntza irizpideak adostu dituzte eta baita horiek ezartzeko prozedura ere, eta aurrerantzean modu bateratuan aplikatzeko asmoa dute.
Proiektu horrek alor sozioekonomikoaren euskalduntzean izango duen eraginaren jakitun, eta hedadura handia hartu duela kontuan izanda, proposamenaren xehetasunak aurkeztu eta zalantzak argitzea izan da aurkezpen saioen helburua. Udaletako ordezkariek egitasmoarekiko interes berezia erakutsi dute, eta horietako batzuk, beren udaletan aplikatzen hasteko borondatea ere agertu dute.
Udalkontratazioetanhizkuntzairizpideakezartzekoegitasmoakbihelburuditu:
-
Herritarron hizkuntza eskubideak bermatzea, udalak zuzenean emango lukeen zerbitzu batean bermatu behar den bezala.
-
Udalhandi,ertainnahiztxikientzatbaliagarriadenegitasmobataurkeztea.
Aurkezpensaiohauetanaipatutakoarenarabera,egitasmoakziurtasunjuridikoadu:AldundikoAraubideJuridikoak,ZarauzkoUdalekoidazkariak,LezokoUdalekoidazkariaketaOiartzungoadministrazioorokorrekoteknikariakoniritziaemandiote.
Hizkuntza baldintzak hiru multzo handitan sailkatuta daude:
-
Enpresaren eta herritarren arteko harremana, ahozkoa nahiz idatzizkoa
-
Hizkuntza paisaia
-
Udalaren eta enpresaren arteko harremana, bai ahozkoa, bai idatzizkoa.
Proportzionaltasun printzipioan oinarrituta, egitasmoak aukera ematen du enpresari jarduerak ele biz nahiz euskara hutsez eskatzeko.