Hasiera » 2013 » uztaila (Orrialdea 3)

Hilabeteko artxiboak: uztaila 2013


Udalerri euskaldunetan osasun zerbitzua euskaraz bermatzeko eskatu du UEMAk

Maren Belastegi UEMAko lehendakaria, Marixol Taberna Berako alkatea, Garazi Taberna Berako zinegotzia, Gari Berasaluze Zarauzko zinegotzia, Andone Salbarredi Leitzako zinegotzia eta Miren Urkola Tolosako zinegotziak hartu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean emandako prentsaurrekoan. Mankomunitatean biltzen diren udalerrietako oinarrizko osasun zerbitzuetako hizkuntza errealitatearen inguruan egindako azterketaren berri eman dute.
Irakurri osorik »

Estatuko abokatuak helegitea jarri du Zestoako Udalak kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko hartutako erabakiaren aurka

Antzeko errekurtsoa jasotzen duen hirugarren udala da Zestoakoa. Anoeta eta Lezoko Udalak izan ziren, GFAk sustatutako egitasmo hau Osoko bilkuran onartu, eta lehen errekurtsoak jaso zituztenak.
Irakurri osorik »

UEMAk mezua indartu nahi du

Web orrian albisteen atalari eta UEMAk eman nahi duen mezuari emango zaio garrantzia. Beti ere, UEMAk eskaintzen dituen zerbitzuei gune propioak gorde eta erabiltzaileen beharrekin ahaztu gabe.
Irakurri osorik »

“Hizkuntz politika aurrerakoi eta ausartak” eskatu dituzte Uema Egunean, Aramaion

“Badugu indarra, badugu ilusioa. Baina ezin dezakegu udalerri euskaldunen erabateko euskalduntzearen zama guztia gure bizkar gainean eraman”. Maren Belastegi Uemako lehendakariak gaur Aramaion esan du euskarak “hizkuntz politika aurrerakoi eta ausartak” behar dituela. Udalerri euskaldunek udaletan euskalduntzea bultzatzeko urrats sendoak egin...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.