Hasiera » 2013 » uztaila (Orrialdea 2)

Hilabeteko artxiboak: uztaila 2013


Udalaren erabakiz, Leitzako azokako postuetan jartzen diren ageriko elementuak euskaraz jarri beharko dira.

Leitzako Udalak egin duen azkeneko osoko bilkuran, ostiraletan herriko plazan egiten den azokan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz Euskara Batzordeak egin duen proposamena onartu da. Leitza, UEMAko udalerria izaki, ahalegin handia egiten ari da herrian euskararen erabilera bultzatzeko eta normalizatzeko, eta herriko bizitzako espazio guztietan euskarari tokia egiteko.
Irakurri osorik »

UEMAko udalerrietako biztanleek erabiltzen dute gehien euskara kutxazain automatikoetan

Bere sareko kutxazain automatikoetan erabiltzaileek zer hizkuntza aukeratzen duten neurtu du Laboral Kutxak. Euskara gehien erabiltzen duten 12 herrietatik guztiak dira udalerri euskaldunak eta horietatik 10 UEMAkoak dira. Lehen zortzi postuetan ageri diren udalerriak UEMAkideak dira.
Irakurri osorik »

UEMAk bilera erronda hasi du Mankomunitatean ez dauden udalerri euskaldunekin

Euskal Herriko Udalerri euskaldun guztiekin harremanak egin eta elkarlana sustatu nahi du UEMAk. Mankomunitatearen helburuen artean dago, udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
Irakurri osorik »

“Euskararen lurgunea euskararen arnasa da. Udalerri euskaldunak euskararen biziraupenean ezinbestekoak dira”

Iratxe Ibarra, Markina-Xemeningoa, UEMAn dabil beharrean 2002. urtetik. Otxandioko Udal Euskara Batzordearen Barripaperean elkarrizketa egin diote eta gurean ere bildu nahi izan ditugu esandakoak.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.