Bere sareko kutxazain automatikoetan erabiltzaileek zer hizkuntza aukeratzen duten neurtu du Laboral Kutxak. Euskara gehien erabiltzen duten 12 herrietatik guztiak dira udalerri euskaldunak eta horietatik 11 UEMAkoak dira. Lehen bederatzi postuetan ageri diren udalerriak UEMAkideak dira.
Datuek argi erakusten dute udalerri euskaldunetako biztanleak direla Kutxazainetan ere euskara gehien erabiltzen dutenak. Euskara gutxien erabiltzen duten herrien zerrendan, berriz, ez da udalerri euskaldun bakar bat ere agertzen.
UEMAk Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako 71 udalerri batzen ditu. Mutur batean zein bestean sakabanatuta egon arren, eta neurriz ere denak berdinak ez izan arren, elkarren artean antzekotasun handiak dituzten herriz osatuta dago: berezko hizkuntzak batzen ditu, euskarak.
Udalerri euskaldunetan, biztanleen %70ak baino gehiagok euskaraz dakien eremuan, hizkuntza-politika aurrerakoiak bultzatzen ditu UEMAk,erakunde publikoetatik bultzatzen den elebitasun-politikak ez dielako erantzuten beren herrietako errealitate soziolinguistikoari.