Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAk mezua indartu nahi du

UEMAk mezua indartu nahi du

UEMAk badu bere burua ezagutzera emateko behar bat. Nor den, zer egiten duen, nondik datorren, nora doan… eta antzeko galderen erantzunak gardentasunez iritzi publikoaren aurrean esposatzeko nahi bat. Horregatik, ildo berria abian jartzen ari den honetan komunikazioari garrantzia berezia eman nahi dio. Eta apustu horretan kokatzen da www.uema.eus web orria berritu izana, baita sare sozialetara jauzi egin izana ere.

Mankomunitateak udalerri euskaldunentzat eskaintzen dituen zerbitzuetatik haratago,  aipatu udalerrien arteko elkarlana sustatu eta berauen erabateko euskalduntzea bultzatu nahi du. Horretarako , ezinbestekoa da euskararen arnasgunerik zabalena diren udalerri euskaldunek gure hizkuntzaren geroan jokatzen duten paper garrantzitsua aitortzea eta beharrezko diren neurriak hartzea. Udalerri euskaldunetako herritarrak gaiaren inguruan sentsibilizatu nahi dira, baita udalerriotan eragiten duten beste instituzioen inplikazioa bilatu ere.

Horregatik eta horretarako osatu du UEMAk web gune berria. Komunikaziorako bitarteko propioen bidez, mankomunitatearen jardueraren berri ahal den ondoen, azkarren eta zabalen emateko:

  • Diseinu      moderno eta erakargarriari lotuta, orain dela 22 urte sortutako      mankomunitateak gaurkotasun handia duela frogatzen da. Eta albisteen      atalari eman zaion garrantzia kontutan hartuta, UEMAk baduela zer esateko      konturatuko gara. Azken finean, mezua indartu nahi da. Eta horregatik,  Mankomunitatearen  egitasmoak eta haren ekintza planak      markatuko dute web orriaren egunerokoa. Albisteen atalean, UEMAko      herrietan sortzen diren euskarari lotutako berriak ere bilduko dira.
  • Web      gunearen goi atalean UEMAk bere burua aurkezten du; zer den, helburuak,      egindako ibilbidea, biltzen dituen udalerriak, dituen hitzarmenak… Modu      sinple eta gertukoa erabiliz UEMA ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.      Baita, hala nahi izanez gero harreman zuzenerako bideak ireki ere.
  • Mankomunitatea      izaki, eskaintzen dituen zerbitzuak atal berezituan gorde ditu web gune      berrituak. Udalentzako eta herritarrentzako bereizita, erraz topatuko du      erabiltzaileak jaso nahi duena. Nahiz eta, zerbitzuetako atal batzuk, udal      espedienteak edo trebakuntza esaterako, udaletako teknikarien eskura      bakarrik egongo diren.
  • Multimendiako      atal propioa jasotzen du web guneak argazki eta bideoen bitartez emaria      erakargarriagoa izan dadin. Sare sozialetarako lotura zuzenak berriz, UEMA      sare sozialetan ere aurki dezakegula egiaztatzen digu.

Orria zabalik dago edonorentzat. Lehengo orri zaharrean baino baliabide gehiago daude eskueran eta erabilgarritasun handiagoa du. Gonbitea egina dago nahi duenak web orria bisita dezan… eta erabilgarri zaizkionak eskura ditzan.

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.