Hasiera » Zehaztu gabe » Bost udalerri gehiago sartu dira UEMAn

Bost udalerri gehiago sartu dira UEMAn

Gaurtik aurrera, 69 udalek osatzen dute UEMA udalerri euskaldunen mankomunitatea.

Bost udalerri gehiagok egin dute euskaraz bizitzeko apustua. Bik Gipuzkoatik, Zaurautzek eta Tolosak, beste bik Bizkaitik, Lekeitiok eta Munitibarrek eta Nafarroatik bosgarrenak, Lesakak, hain zuzen.

UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateak batzar nagusia egin du Orion eta ohiko gaiez gain, azken hilabeteetan landu duten hausnarketa prozesuari amaiera eman diote.

“Urrats garrantzitsua da UEMArentzat hauenak bezalako udalak gugana biltzea”, adierazi du Maren Berastegi mankomunitate horretako lehendakariak.

Guztira, gaurtik aurrera 69 udalek eta 216.000 biztanlek osatuko dute UEMA.

2011an bete ziren 20 urte UEMA sortu zenetik. Hasieran elkartea osatzen zuten herriak batez ere txikiak baziren ere, dagoeneko herri handiak ere sartu direla nabarmendu dute.

uema_5herrigehiago

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz kudeatzailea

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.